http://aittu.podomatic.com/entry/2008-01-07T13_34_06-08_00
Testua: Elhuiar - Irakurlea: Gurutze Alzelai - Iturria: Elhuiar aldizkaria
Diamante-meategietan langileak X izpiekin behatzen dituzte. Orain, sistema hori medikuntzan hedatzeko asmoa dute.
Munduko diamante gehienak Hego Afrikako Errepublikako meategietan eskuratzen dituzte. Eta egunero langile guztiak X izpiekin behatzen dituzte batere lapur ez dezaten. Horretarako, 1980ko hamarkadan garatu zuten sistema digitala erabiltzen dute eta nahikoa dira 13 segundo gorputz osoaren erradiografia egiteko. Orain arte, ezin zen gorputz osoaren erradiografia egin; zatika egin beharra zegoen eta 45 minutu behar ziren horretarako. Meategietarako sistemarekin, ordea, denbora asko irabazten da, irudien kalitatea hobea da eta, gainera, pazienteek ohiko sistemarekin baino % 45 erradiazio gutxiago jasotzen du. Sistema berria jada erabiltzen zuten Hego Afrikako Errepublikako ospitale batzuetan. Orain, lehenengoz herrialde horretatik kanpo erabiliko dute, Maryland-en. Tira, meategietatik ospitaleetara doan teknologia dugu, beraz. Batzuetan bai zaila dela aurrerapenak nondik etorriko diren igartzea!