Mensaje de error

Deprecated function: Optional parameter $input declared before required parameter $form_state is implicitly treated as a required parameter in include_once() (line 1442 of includes/bootstrap.inc).

Eate

Eate

Beste izen batzuk ere baditu: Egate, Ereeta, Orots. Gipuzkoan, Goiherriko eskualdean, eta Azpeitian kontatzen dira jeinu honi buruzko elezaharrak; eta Nafarroan, Arakilen.

Ekaitzaren, suaren, uholdeen eta haizeteen jeinua bezala agertzen da. Ekaitza, sutea eta bestelako fenomeno natural suntsitzaileak datozenean, bere deiadarra entzuten omen da, gizakiei hondamendiaz abisatu nahian. Eate, berez, ‘errete’tik datorrela dirudi. Hasera batean, Eate suaren jeinua izan zitekeen, beraz. Elezaharretan kontatzen denez, basoa edo baserri bat erretzen ari denean, gorantz doazen sugar biribilduak jeinuaren bizar luzeak omen dira.