Jostailu polit bat + testua

https://vimeo.com/481621361

Etxe txiki batean familia bat bizi zen. Asko ziren familian: aita, ama, aitona, amona eta bi ume. Handiena Gorka zen eta txikia Izaskun.

Gorka eta Izaskun jolastera joaten ziren, baina ezin zuten jolastu, ez zuten jostailurik. Egun batean Gorkak eta Izaskunek esan zioten amari: —Ama, gure lagunek jostailu asko dute: panpinak, baloiak, autoak, bizikletak.... eta guk ez dugu jostailurik. —Ez, umel Ez duzue jostailurik, etxean ez dago dirurik horre tarako. Etxean egun askotan ez zegoen dirurik janaria erosteko ere. Aita ehiztari ona zen, eta eskerrak zerbait harrapatzen zuela! Gaur goizean ere, eskopeta hartu du eta mendira joan da. Hara eta hona ibili da, baina ez du ezer ikusi. Halako batean, arbola baten puntan txori bat ikusi du. Eskopeta hartu du eskuetan, apuntatu du, baina.... orduan konturatu da txoria oso polita dela; kolorezko lumak dituela: horiak, urdinak, zuriak eta gorriak. —Ez du honelakorik merezi. Oso polita da eta ez dut hilgo –esan du ehiztariak. Eta berriz eskopeta lepo gainean ipini eta aurrera jarraitu du. Txoriak ikusi du zer egin cluen ehiztariak eta lepo gainean ipini zaio. Gero berarekin joan da etxera. Umeek aita ikusi dutenean bidean, berarengana joan dira korri ka eta esan diote: -—Aita zer duzu lepo gainean? —Gaur jostailu polita duzue: txori bat ekarri dizuet. Gorka eta Izaskun aho zabalik geratu dira txoritxoa ikusterakoan. Gero saltoka hasi dira. —Yuppi! Zein polita den! Orain badugu jostailu bat! Orain etxean denak daude pozik, jostailu bat bakarrik dute, baina oso polita da.