Juan eta otsoa

Juan eta otsoa

Aspaldi batean, mendien arteko herri txiki batean, Jon izeneko mutiko bat bizi zen. Mendi haien bestaldean otsoa bizi zen.

Inoiz ez zen inor ausartu haren izena galdetzen. Otsoa, otsoa izateko, oso dotorea zen. Frak beltz bat janztea gustatzen zitzaion... ...askaria egitera ateratzeko. Otsoak gizakiak nahi izaten zituen askarirako, eta, noski!, herri txiki hartako biztanleek izugarrizko beldurra zioten otsoari. Gauzak horrela, amorrua zion zerbait egitera behartzen zutenean, adibidez bainua hartzera behartzen zutenean, Jonek “OTSOA!, OTSOA!” egiten zuen oihu, nahiz eta otsoa ez ibili han inguruan. Orduan, herritar guztiak otsoaren beldur izaten ziren... Eta horrela, Jonek nahi zuen egin zezakeen. Astean behin, bibolin klaseak hartzera joan behar izaten zuen Jonek. Eta bibolin klaseari amorrua zionez... “OTSOA!, OTSOA!”, egiten zuen oihu, nahiz eta otsoa ez ibili han inguruan. Horrela, berak gustuko zuen musika jo zezakeen. Batzuetan, “OTSOA!, OTSOA!”, egiten zuen oihu Jonek, dibertitzeko, besterik gabe. Egun haietako batean, harkaitz batzuen artean izkutatu egon ondoren, ustekabean agertu zitzaion otsoa Joni. “OTSOA!, OTSOA!”, egin zuen oihu Jonek, estu eta larri. Eta herrira joan zen korrika batean, “OTSOA!, OTSOA DATORRELA!” zioen bitartean. Baina bere amonak ez zion sinetsi oraingoan, beti “OTSOA!, OTSOA!” oihuka ibiltzen baitzen txantxetan. “Oraingo honetan ez didazu adarrik joko, txikito!” esan zion amonak. “OTSOA!, OTSOA!”, jarraitzen zuen Jonek, baina ez zion inork sinesten. “Salba nazazue otsoaren atzaparretatik” egin zuen oihu, eta denek barre egiten zioten. “Berriz ere hor dabil gure Jon otsoaren kontura txantxak egin nahian” esaten zuten herritarrek. Azkenean, otsoak harrapatu egin zuen Jon gizagaixoa. “Begira! Ikusten duzu? Ez zenuen hainbeste gezur esan behar”, egin zioten errieta herriko pertsona helduek. Entzun zuen otsoak helduek esandakoa, eta eritziz aldatu zuen jon mutikoa jateko asmo horretan. Hobeto pentsatu, eta helduak jatea erabaki zuen. Eta gero... Berriz ere eritziz aldatu, eta Jon mutikoa jan zuen askarian. Horrelakoxea da bizitza!