Behin batean neska gazte bat iturrira joan zen ur freskoa hartzera. Halako batean, iturriaren atzetik emakume bat atera zen. Emakumea oso itsusia zen: sudur luzea zuen, buruan kapela eta eskuan erratza.
Neskak beldurtuta galdetu zion.
-Nor zara zu? Zer nahi duzu?
-Ni Anbotoko sorgina naiz -erantzun zion- eta zu eramatera etorri naiz.
Orduan, neska harrapatu, hanka artean erratza ipini eta hegaz joan ziren biak.
Berehalaxe iritxi ziren haitzulora. Han dena ilun-ilun -zegoen eta neska beldurtuta negarrez hasi zen.
Baina egun batzuk pasa ta gero, pozik zegoen: sorginak soineko polit bat eman zion eta jantzi zuen.
Ispilu bat hartu eta begiratu zuen: zein aurpegi polita! Janaria ere nahi zuen guztia ematen zion. Baina oraindik sekreto handi bat zuen neskarentzat. Egun batean, belarrez jarabea egiten irakatsi zion. Beste egun batean sorginak esan zion neskari
-Gaur gurasoen etxera joango zara. Baina neskak erantzun zion:
-Ez, ez dut nahi; pozik nago hemen.
Belarrak hartu eta jarabea prestatu zuten etxera eramateko.
Etxera joan zen eta etxean aita, ama eta amona bakarrik; musu baña eman eta aitona? Non dago aitona?
Aitona ohean zegoen gaixorik. Orduan, atera zuen sorginaren jarabea eta aitonak edan zuen. Berehala sendatu zen. Gero, kontatu zuen sorginarekin egon zela eta bere laguna zela. Orain denak daude pozik etxean: neska etorri da eta aitona ere sendatu da.