BETI MAITEKO ZAITUT, TXIKITXO!
Buztantxo oso haserre eta triste antzera zegoen.
Dena botatzen, apurtzen, isurtzen hasi zen. Oihuka eta negar zotinka, kolpeka eta ostikoka. Apurtu, ezpaldu, birrindu, txikitu, ukabilkatu egin zuen dena..
─Ene, bada, txikitxo! ─esan zuen amatxok─. Baina, zer da zalaparta hau guztia?
Eta Buztantxok esan zuen:
─Azeri txikia naiz, haserre nago eta triste, eta inork ez nau bihotz-bihotzez maite.
─Baina, Buztantxo...! ─esan zion amatxok─. Haserre edo pozik, gertatzen dena gertatzen dela, jakin ezazu nik (beti) bihotz-bihotzez maiteko zaitudala.
Eta Buztantxok esan zuen:
─Eta hartz arrea banintz ere, amatxo, aizu, maiteko eta zainduko nindukezu?
─Jakina ─esan zuen amatxok─. Hartza izan ala ez, gertatzen dena gertatzen dela, badakizu beti bihotz-bihotzez maiteko zaitudala.
─Har bihurtuko banintz ere ─esan zuen buztantxok─, maiteko eta mimatuko nindukezu?
─Gertatzen dena gertatzen dela? ─esan zuen Buztantxok, eta irri egin zuen.
─Eta krokodiloa banintz?
Eta amatxok esan zion:
─Musuz beteko zintuzket gauez, eta mimoz bilduko zintuzket estalki ederrez.
─Baina joango zarenean eta nire ondoan egongo ez zarenean ─esan zuen Buztantxok─, maiteko nauzu oraindik? Maitasunak iraungo du bizirik?
Amak maitekiro eraman zuen leihora gau oskarbia ikustera; ilargia argitsu eta izarrak distiratsu.
─Buztantxo, begira izar horiek: diamanteak bezala distiratzen dute, nahiz eta desagertu ziren duela milaka urte..
…urteko gau guztietan dute distiratzen. Maitasuna, izarren argia bezala, ez da sekula amaitzen.