Rikardo Arregi Diaz de Heredia -Musikaren lurraldeak IV

Irakurlea: Pako Eizagirre
Musikaren lurraldea lV
Kantaidazue rantxera bat,
benetako rantxera bat,
musu, tekila, bihotz eta negar anpuloz beterik,
amodioaren heriotzaz saminkiro mintzatzeko,
eternalki irauten duen laztan trajedia gozoa.
 
Kantaidazue rantxera bat,
Chihuahuako rantxera bat
non emakume zahar batek gaztaroan minduriko
amodioaren errautsak astintzen dituen ero.
 
Segundo bateko musu hura,
erraietan betiko geratu zen musua.
Begien distira arin hura,
eskuetan betiko geratu zen distira.
 
Kantaidazue rantxera bat
mozkortzen garen bitartean.
 
Oroipen minberatu
eta lasaiak.
Rikardo Arregi Diaz de Heredia