Hodei
Beste izen batzuk: ortzia Odei izena lainoari ematen diogu, baina garai batean trumoiak, tximistak eta ekaitzak ekartzen dituen jeinuari ere honela deitzen zitzaion.
Berak botatzen ditu trumoiak eta tximistak, herritarrak izutzeko eta uztak alperrik galtzeko. Nekazarien sinesmenek diotenez, Odei laino ilun eta ekaiztsu baten itxuran agertzen da, eta antzinako jeinu edo jainko bat da, zeruko jainkoa. Antzinako Ortz edo Urtz jainko zerutiarra berak ordezkatu zuen; haiek baino berriagoa da, beraz. Mariren, Euskal pertsonaia mitologiko guztien nagusi den Mariren, seme gaizto bezala ere agertu izan da kontakizunetan. Odeiren eraginetik babesteko, erremedio magikoak erabili ohi dira, eta baita Jainkoari egindako errezoak ere. Lapurdiko Donostirin, zera egiten dute zeruetako jeinu suntsitzailea lasaitzeko: bedeinkatutako kandelak piztu, bedeinkatutako ereinotz adarrak etxeko suan erre, edo aizkora bat jarri ahoz gora, etxeko sarrera nagusiaren aurrean.