Haurra lo geratu da. Ontzi bete esne du ondoan. Xagu batek edan dio esnea. Haurra esnatu denean negarrez hasi da, esnerik ez baitzen geratzen edalontzian. Estutu egin da xagua eta ahuntzari eskatu dio esne gehiago.
=================================
Baina ahuntzak ezetz diotso, ez duela esnerik belarrik ez dago eta larreetan. Idorrak daude bazterrak. Xaguak putzuari galdetu dio orduan, ez ote duen urik. Baina putzuak ezetz diotso, ez duela urik, arrakalak ditu eta harrietan eta urak ihes egiten dio arrakaletatik. Xaguak igeltseroari eskatu dio putzua konpontzeko. Baina igeltseroak ezetz diotso, ezin duela putzua konpondu, harririk ez duelako. Xaguak mendiari eskatu dizkio harriak. Baina mendiak ezetz diotso, haserre dago eta mendia, zuhaitz guztiak moztu zituztelako gizakiek. Xaguak mendiari erantzun dio emateko faborez harriak eta egunen batean haurra gizondu egingo dela eta zuhaitzak aldatuko dituela mendian.
Antonio Gramsciren ipuina da goikoa. Semeei kontatu zien kartzelatik idatzitako gutun batean, artean preso baitzegoen langileen eskubideen alde borrokatzearren.