Atsotitzak

ATSOTITZAK

 

1.- Gotzon Garatek dioena:

Atsotitzok euskara aberasteko berebiziko altxorra eskaintzen dute.

Lexikoa ez ezik, esaldi osoak, bizitza guztian euskaraz egiten dutenek esanda.

Ahozko literatura.

Zeure herria ezagutzeko bidea.

Folklorea eta etnologia. Herriaren antzinateko uste, jokamolde eta tradizioak. Gaitzak sendatzeko otoitzak, sorginkeriak eta aztikeriak, erlijioari buruzko iritziak eta jaiak eta gure arbasoek kontatzen zituzten ipuinak. Mitologiaren aztarnak eta naturalezari buruzko sineskerak ere iradokiak aurkitzen ditugu esaera zaharretan.

Euskal gizartea. Familia, lana, erlijioa...

Euskal Herriaren filosofia eta morala.

Euskal Herriko ohiturak: zerri hiltzea, etxez aldatzea, ezkontzea...

Animaliei buruzko usteak: zakurrak, ardiak, zerriak, astoak, azeriak..., hauek denek toki handia betetzen dute atsotitzetan.

 

2.- Josefa Baez-Ramos irakaslearen “El refranero español como referente intercultural” artikulutik jasotako hainbat ideia.

·        Fenomeno unibertsala da.

·        Misterioa da atsotitzen jatorria, hizkuntzaren sorkuntzarekin batera datorrena.

·        Gaitasun linguistikoa eta kulturala aberasten du, alegia, hizkuntza bat ondo ikasi eta ondo hitz egiteko, hizkuntza hori duen herriaren kultura hobeto ulertzeko benetan beharrezkoa baliabidea.

·        Naturan gertatzen denaz eta gizakiaren izaeraz eta jokaeraz behin eta berriz  izandako edo behatutako esperientzia jasotzen dute atsotitzek.

·        Erabilera zabaleko esaera zorrotza, sententziaduna da.

·        Louis Combet-ek emandako definizioaren haritik: esaldi askea da, laburra,    elipsiduna, anonimoa, era erreal edo sinbolikoan irakaspen bat ematen duena, edota moral mailako aholku bat edo jokamolde mailako arau bat eskaintzen duena.

·        Esaera didaktikoa ( esperientziak, aholkuak, arauak…) eta estetikoa (neurria, errima, simetria, eskema morfosintaktikoak,

·        Herritik sortua, eta jeneralean herriak onartua.

·        Herriaren izaera eta ohiturak jasotzen ditu: gauzak ikusteko, sentitzeko eta juzgatzeko modua.

·         Atsotitzak aldatzen eta berritzen ari dira eta egoera sozial berrietara egokitzen ari dira, alegia, nekazaritza mundutik teknologia mundura egokitzen ari dira poliki-poliki.

·         Euskal atsotitzek korpus ideologikoa, literarioa eta portaerazkoa osatzen dute, eta oso egitura berezian ematen eta mantentzen da. Besteak beste honako arrazoiengatik irauten dute:

·         Atsotitzak, herriaren emaitza den heinean, herriaren pentsaera jasotzen du, eta hala, autoritate argudio izaten da jokamoldeak hautatzean.

·         Bere laburrean, atsotitzak garaian garaiko bizitzarako praktikoa den dotrina edo araua jasotzen du, nahiz eta askotan kontraesan nabariak agertu. (Andrea, sua eta itsasoa, guztiz da gaiztoa) (Andre ederra, etxean gerra)

·        Atsotitzaren itxura edo forma berezia da. Kontuan hartzekoak dira, besteak beste:

Ø       erritmoa: Zakur zaunkaria, nekez hozkaria

Ø       errima: Egin on, ez dakizula non

Ø       espresio ausartak: Kaka ez izan eta mokordoa dela uste

Ø       espresio herrikoiak: Ardiak beeeeka egonik ez du jaten belarrik

Ø       umorea: Zeuen izenean eta neure gizenean

Ø       figura erretorikoak: Nolako enborra, halako espala

Ø       hitz jokoa: Hobe ezer, ezer ez baino

Ø       elipsia: Igaroa, igaro

Ø       onomatopeia: Dagoenen bonbon, ez dagoenean egon

Ø       konparazioa: Baratxuria baino finagoa da

Ø       pentsamenduaren sintesia: Nola bizi, hala hil

Ø       eskema morfosintaktikoen errepikapena: Mihiaz egiten den mina, azken sendatzen dena

Ø       orokorrean, bi osagarriko egitura: Zenbat buru, hainbat aburu

Hauek guztiek laguntzen dute atsotitza gure oroimenean gelditu dadin, eta, besteak beste, hauek guztiak lagungarri dira euskara ikasterakoan. Izan ere, gaitasun gramatikalari eta linguistikoari gaitasun sozio kulturala gehitu behar zaio, hizkuntza gaitasun komunikatiboa izan dezan.

 

 

·        Atsotitz bera edo antzekoa beste hizkuntzetan ere eman ohi da (….)

·        Labur esanda, atsotitzek harriaren jakituria jasotzen dute, bere espirituaren argazki dira, mundua interpretatzeko moduaren adierazgarri.

 

 

 

3. Mila eta bi egoeratan erabili daitezke atsotitzak.

Besteak beste honakoak adierazteko: maitasuna, afektibitatea, adiskidetasuna, bertuteak, bizioak, harreman sozialak, lege kontuak, diru kontuak… betiere helburu didaktikoarekin eta gogoetarako bidea emanez. Gauzak horrela, nolako irizpidea, halako sailkapena egin liteke. Ondorengoa, da sailkapen horietako bat:

 

 

 

 

 

 

1.Izaerak eta jokamoldeak adierazterakoan

A zer parea, karakola eta barea

Askoren mina, tontoen atsegina

Auzoko behiak, errapea luze

Baleki gazteak, baleza zaharrak

Baratxuria baino finagoa da

Bat eman eta bi hartu, gure etxean ez berriz sartu

Begia noraino, nahia haraino

Bost sosen pupua, eta hamar sosen trapua

Ezer ez duena, emateko prest

Gogozko tokian, aldaparik ez

Haizeak nora, zapiak hara

Hil da gero, salda bero

Ibiltari gauean, logura goizean

Kaka ez izan, eta mokordoa dela uste

Kalean uso, etxean otso

Mendiak jaioak, mendia nahi

Nola bizi, hala hil

Nola soinu, hala dantza

Nolako enborra, halako ezpala

Nolako soinua, halako dantza

Non gogoa, han zangoa

Nork bere astoari egiten dio arre

Zahartu eta txartu

Zakur zaunkaria, nekez hozkaria

Zenbat buru, hainbat aburu

Zerri goseak, ezkurra amets

Zozoak beleari: ipurbeltz

Edozein txoriri eder zaio bere habia

Non jaio, harako joera izan ohi dugu.

Desiratzen duguna amestu ohi dugu.

Asko mehatxatu, baina mehatxurik bete ez.

Kaltea askorena bada, eramangarriagoa zaio askori.

Geurea beti iruditzen zaigu eder

 

 

 

 

 

2.Aholkuak/desioak/ baloreak adierazterakoan

 

                        Aberats izatea baino, izen ona hobe

Aditzaile onari, hitz gutxi

Amen, zu hor eta ni hemen

Asko baduzu, asko beharko duzu

Bakean dagoena, bakean utzi

Begira lehenik, mintza azkenik

Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon.

Etxeko sua etxeko hautsez estaltzen da

Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin

Gaizki esanak barkatu, eta ondo esanak gogoan hartu

Gehiegi baino, asko hobe

Gezurtiak zer duen merezi? Egia esatean ez sinetsi

Hobe ezer, ezer ez baino

Hobe da gorde, eta ez eske

Hobe da oinez eta segurura, eta ez zaldiz eta zulora

Jan eta edan, eta bakea eman

Nahiago dut behin “to” eta ez hamabi “emango”

On egin dizuela janak, eta kalterik ez edanak

Orain oraingo, gero geroko

Sua eta ura, belaunetik behera

Zeuen izenean, eta neure gizenean

Zeuen osasunerako, eta neure onerako

 

 

3.Heziketaren ingurukoak

 

Aski dakizu bizitzen badakizu

Dirua morroirik onena, eta nagusirik txarrena

Bakoitzari berea, eta beti adiskide

Eskola mutilak sasiz sai, asko jan eta gutxi ikasi

Egin on, ez dakizula non

Eroriz ikasten da oinez

Etxean ikusia, umeak ikasia

Ez da arrosarik arantzarik gabe

Jakiteak ez du ogirik jaten

Jakiteko hartzen, ikasi ezazu ematen

Nahi izatea da ahal izatea

Nori berea da zuzenbidea

Ogi gogorrari, hagin zorrotza

Ohitura gaiztoa, berandu ahaztua

Umearen zentzuna, etxean entzuna

Zer ikusi, hura ikasi

 

 

 

 

 

4.Lanaren ingurukoak

                       

Alferkeria, askoren hondamendia

                   Alferra, beti lantsu

Ezinak ez du legerik

Ezina, ekinez egina

Gaurko izerdia, biharko ogia

Geroa, alferraren leloa

Gutxika-gutxika, asko egiten da

Hamalau ofizio, hamabost miseria

Jan behar baduzu, lan egin beharko duzu

Lan lasterra, lan alferra

Nahi bada jan, egin behar da lan

Neke gaberik ez da bizitzerik

Ordu batean egiten ez dena, bitan egiten da

 

                                                                                         

5.Naturako gertakizunak

 

                   Abenduko eguna, argitu orduko iluna

                   Azaroan bero, negua gero

Azaroa hotz, negua motz

Elur urte, gari urte

Goiz gorri, arrats euri

Arrats gorri, goiz garbi

Agur, urte zahar; ondo joan, lagun zahar

Urte berri, asmo berri

Urtarrila euritsu, urtea dirutsu

 

 

 

6.Adiskidetasuna / Afektibitatea

 

                   Adiskide onekin, orduak labur

Adiskide gabeko bizitza, auzo gabeko heriotza

Besteen faltak aurrean, gureak bizkarrean

Egiak esan, eta adiskideak gal

Enea ene, zurea gure

Gaur hitza eman, bihar haizeak eraman

Guztien adiskide dena ez da inorena

Hartuak, emana zor

Mihiaz egiten den mina, azken sendatzen dena

Ongi nahi zaituenak negar egin araziko dizu

 

 

 

 

 

 

7. Ohiko gertakizunak eta esperientziak adierazterakoan

 

                             Aita biltzaile, seme hondatzaile

Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen

Ardiak beeeka egonik ez du jaten belarrik

Arrain handiak jaten du txikia

Aseak, ezin ikusi gosea

Barrika txarretik, ardo on gutxi

Ausartarena da mundua

Balizko errotak, irinik ez

Begietatik urruti, bihotzetik urruti

Beltz guztiak ez dira ikatz

Bere burua ezagutzea da jakitea

Bere etxea pobrea, erregearena baino hobea

Bete betean, Peru atean

Burla minena, egia dioena

Esaera zaharrak, gezurrik ez

Esana da erraz, eta egina garratz

Garaipena, neke askoren ondorena

Gezurra esan nuen etxean: ni baino lehen kalean

Gezurrak, buztana labur

Gutxiegia eta larregia, beti kaltegarria

Guztia gura izatea, guztia galtzea

Haritz eroriari orok egur

Hitzontzi, huts ontzi

Igaroa, igaro

Intxaurrak bost, hotsak hamabost

Itsuen herrian, begibakarra alkate

Izenak duen guztiak izatea ere badauka

Izenak ez du egiten izana

Jaten duten santuekin ez dago fidatzerik

Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

Lehen hala, orain hola, gero ez jakin nola

Non fida, han gal

Ohiturak lege ohi dakar

On bila, on bila, bonbila

Osasuna, munduko ondasuna

Otsoa non aipa, han gerta

Su gaberik ez da kerik

Ura pasa eta gero, presa egin

Ustea ez da jakitea

Usteak, erdia ustel

Zahar hitzak, zuhur hitzak

Zaharrago, zoroago

Zakurrak leku guztietan oinutsik

Zor zaharra, izen txarra

Zuri guztiak ez dira irin

 

 

 

Ø    Zein esaera zahar erabiliko zenuke

ondorengo egoera hauetan?

 

 

 

Ø      Horrek erraz ematen du hitza, baina gero bete ez!

§          

Ø      Gezurretan dabilenari berehala antzematen zaio.

§          

Ø      Zailtasun handiak dituzunean, ahalegin handiagoak egin behar dituzu.

§          

Ø      Adiskide jatorrekin  gaudenean azkar pasatzen da denbora.

§          

Ø      Bakoitzak ahal duena egiten badu, ezin gehiago eskatu.

§          

Ø      Errazagoa da, nonbait, besteen akatsak ikustea eta ez norberarenak.

§          

Ø      A zer nolako bikotea!

§          

Ø      Ama eta alaba, biak ere isil-isilak dira!

§          

Ø      Bada jende berekoia, aizu! Horrek...

§          

Ø      Hobe diruaren menpe ez egonda!!

§          

Ø      Hobe da ziurtasunez  jokatu.

§          

Ø      Arriskutsua da gehiegi hitz egitea.

§          

Ø      Adostasunik ez dago gure artean. Beraz, ...

§          

Ø      Gazteak esperientzia falta, eta zaharrak soberan.

§          

Ø      Gustuko lana  errazago burutzen da.

§          

Ø      Horrelako gauzak ez dira hemen bakarrik gertatzen.

§          

Ø      Egokitu beharra dago egoera berrietara.

§          

Ø      Parrandaren hurrengo egunean komeriak  izaten dira.

§          

Ø      Lan zailak ahalegin handiagoa eskatzen du.

§          

Ø      Kontuz umeen aurrean zer esan eta egiten duzun.

§          

Ø      Irakasleari buruz ari ginen eta zapla! Bera hemen!

 

 

 

 

 

Ø      Ez naiz hain trebea baina besteak traketsagoak.

§          

Ø      Egunean egunekoa bizi behar dugu.

§          

Ø      Gaurko munduan ausarta ez bazara, akabo!

§          

Ø      Harroputza halakoa! Zer uste du dela horrek?

§          

Ø      Ai, Iraleko irakaslea banintz!

§          

Ø      Ezin baduzu, zer egingo dugu bada!

§          

Ø      Hamabi gara eta hamabiak iritzi ezberdinekoak .

§          

Ø      Zuk egin baduzu lana, nork jasoko du, bada, ordaina?

§          

Ø      Urteak aurrera, eta gero eta jenio txarragoa daukazu.

§          

Ø      Aizu, zer duzu nirekin, bake-bakean nago eta?

§          

Ø      Ekaitz du izena, baina oso mutil baketsua da.

§          

Ø      Arratsaldeko bostak eta ilunduta. Hau da hau!

§          

Ø      Hemen irribartsu ibili ohi da, baina etxean...!

§          

Ø      Bai, bai! esan eta gero ez du agindutakoa betetzen.

§          

Ø      Ikasteak ez du kalterik egiten, aizu.

§          

Ø      Badakizu alferraren leloa, ezta?

§          

Ø      Ez egin presaka egin behar duzuna. Bestela, badakizu...

§          

Ø      Aurten, behintzat, izan dugu elurra, beraz,...

§          

Ø      Berekoia da benetan! Horrek...

§          

Ø      Askotan ez dugu gure osasuna behar bezala estimatzen.

§          

Ø      Bera ez da isiltzen eta berritsu deitu dio besteari, alajaina!

§          

Ø      Zein azkar joan zitzaidan zurekin izan nuen hitz-aspertua!

§          

Ø      Hanka sartzea, ikasteko bidea besterik ez da.

§          

Ø      Zenbat on egin zuen hark ere bizi izan zen bitartean!

§          

 

 

 

 

Ø      Bai lankide fina!

§          

Ø      Gehiegi hitz egiten denean hanka sartzeko arriskua izaten da.

§          

Ø      Gure artean ez dago adostasunik. Alferrik da zurekin. Beraz,...

§          

Ø      Carpe diem!

§          

Ø      Hainbeste saiatu eta, azkenean, ezer gutxi!

§          

Ø      Azaro honetan eguraldia beroak ditugu. Beraz, badakizu...

§          

Ø      Besteak egoera hobean aurkitzen direla uste ohi dugu askotan.

§          

Ø      Askotan, uste izatetik hala izatera badago aldea.

§          

Ø      Haurrak ikusitakoa ikasten du.

§          

Ø      Orain ere lanak hartua zaudela? Aspaldian ez duzu ezer egin eta!

§          

Ø      Gainduko nuela uste nuen, eta... kaka zaharra!

§          

Ø      Errazagoa da, nonbait, besteen akatsak ikustea, eta ez norberarenak.

§          

Ø      Egunsenti gorritsua agertu zaigu gaur. Holakoetan, badakizu...

§          

Ø      Nahiz eta hala eman, gauza guztiak ez dute berdin balio.

§          

Ø      Gurea beti begi onez ikusten dugu.

§          

Ø      Zerbait gertatu eta gero alferrik da erremedioa jartzea.

§          

Ø      Lanbide asko dituena, pobre seguru.

§          

Ø      Zenbat eta gehiago izan, orduan eta gehiago behar.

§          

Ø      Dena nahi duenak ezer gabe gelditzeko arriskua du.

§          

Ø      Egoeraren arabera iritziz edo pentsamoldez aldatzen da.

§          

Ø      Gizakiak garenez gero, ez gara perfektuak.

§          

Ø      Norberak bere interesak defendatzeko joera dugu.

§          

Ø      Indartsuak ahula beti menpean hartzen du.

§          

Ø      Hitz egin baino lehen ondo pentsatu behar da.

§          

Ø      Bakoitzak bere sorterria izan ohi duen maiteen.

§          

 

 

 

Ø      Etxeko arazoak etxean konpondu behar dira.

§          

Ø      Hitzontzia edo ahoberoa denak ez du esandakoaz ezer egiten.

§          

Ø      Egoera txarrean  zerbait ona ateratzea zaila da.

§          

Ø      Bizitzen jakitea asko jakitea da.

§          

Ø      Ordainik espero gabe egin behar dira ekintza onak.

§          

Ø      Guztien adiskide izatea ez da batere erraza.

§          

Ø      Horrek hitza eman eta hitza jan egiten du.

§          

Ø      Berekoia halakoa! Horrek beti...

§          

Ø      Zurekin hitz egitea alferrikakoa da, aizu! Beraz...

§          

Ø      Ezin duzula? Zaude lasai! Badakizu,

§          

Ø      Non jaio, harako joera izan ohi dugu.

§          

Ø      Desiratzen duguna amestu ohi dugu.

§          

Ø      Asko mehatxatu, baina mehatxurik bete ez.

§          

Ø      Kaltea askorena bada, eramangarriagoa zaio askori.

§          

Ø      Geurea beti iruditzen zaigu eder

§          

Ø      Arretaz entzuten dizunak hitz gutxi behar ditu zuk diozuna ulertzeko

§          

Ø      Zertarako dirua ospe txarra izateko?

§          

Ø      Baliteke esan dudan guztia zuen gustukoa ez izatea. Beraz…

§          

Ø      Ez da asko, baina…

§          

Ø      Dena gastatzen baduzu, gero eskatu egin behar. Eta hori ez da ona.

§          

Ø      Mahai gainean dugu bazkaria. Beraz…

§          

Ø      Zein arriskutsuak diren sua eta ura!

§          

Ø      Ez da erraza behar den bezala bizitzen jakitea

§          

Ø      Zuzen jokatzen baduzu adiskideak ez zaizkizu faltako

§          

 

 

 

 

 

Ø      Ematen ez badakizu zer espero behar duzu?

§          

Ø      Ez da erraza ohitura txarrak kentzea.

§          

Ø      Zerbait burutzeko, lehenengo gogoa izan behar da.

§          

Ø      Alferra denak ez du etorkizun onik

§          

Ø      Oraingo ahaleginak ondorio onak ekarriko ditu

§          

Ø      Lanik egin gabe, nola nahi duzu jatekoa izan?

§          

Ø      Denbora gehiago behar baduzu bukatzeko, hartu denbora!

§          

Ø      Ofizio askokoak, etorkizun gutxikoak.

§          

Ø      Azaroko eguraldia ikusita, badakigu negua noiz etorriko den.

§          

Ø      Azaroko eguraldia ikusita, badakigu negua nolakoa izango den.

§          

Ø      Urte berriarekin amets berriak jaiotzen dira.

§          

Ø      Urtarrilean euria ugari egin du. Beraz, badakizu:

§          

Ø      Nolako harremanak izan, halakoa izan ohi omen da heriotza.

§          

Ø      Besteen akatsak agerian jarri eta norberarenak, ezkutatu.

§          

Ø      Askotan egia esateak lagunak galtzeko arriskua dakar.

§          

Ø      Ezinezkoa da guztiekin ondo etortzea.

§          

Ø      Hitzarekin min handia egin daiteke.

§          

Ø      Maite zaituen horrek, penak ere emango dizkizu.

§          

Ø      Aurrekoek irabazia hurrengo belaunaldiak xahutzen du.

§          

Ø      Nola ordaindu amak gugatik egindako guztia?

§          

Ø      Segi, segi hitz egiten eta ikusiko duzu zer jango duzun!

§          

Ø      Beti ase dagoenak nola jakingo du zer den gosea?

§     

Ø      Itxurak engainatu zaitzake.

§          

Ø      Zaila izan ohi da ikusten ez dugun hori sentitzea.

§          

 

 

 

 

Ø      Egiak min ematen du.

§          

Ø      Esan, erraz esaten da, baina egin!

§          

Ø      Gauzak bere tamainan badira, hobe.

§          

Ø      Materiala txarra bada zail da zerbait taxuzkoa ekoiztea.

§          

Ø      Pasatako denbora ez da inoiz itzultzen.

§          

Ø      Erne ibili, santu itxura du eta!

§          

Ø      Norbaitek ez badu jendea arrastoan sartzen, akabo!

§          

Ø      Ez da erraza gerora zer gertatuko den asmatzen.

§          

Ø      Kontuz, ez da ona  guztia eskuratu nahi izatea.