Rikardo Arregi Diaz de Heredia-Biluzte hau

ttp://pkeizagirre.podomatic.com/entry/2008-01-06T00_51_16-08_00

Irakurlea: Pako Eizagirre

UDA HONEN hondarretan

eguzkirik bortitzenak

argitzen ditu mendiak,

zuhaitz-lerroak, hauts ikusgaitza.

Beroak larrua eskatzen du,

eta larruak beroa.

Gorputz sukartsu argiak.

Paradisu antzerako hura.

Eguzkia bezain sendoa da

biluzte nare eta zehatz hau.


 

Rikardo Arregi