Rikardo Arregi Diaz de Heredia-Musikaren lurraldea II

http://pkeizagirre.podomatic.com/entry/2008-01-05T15_16_28-08

Irakurlea: Pako Eizagirre

KANTAIDAZUE Schuberten lied bat,

lied triste bat,

Malko Euria edo Ezki Lorea,

baso ilunez beterik,

erreka gardenez hanturik,

amodio ezinez gainezka.

 

Jo ezazue leun pianoa

eta kantaidazue lied tristeena.

Egiozue lekua su bazterrean

Franz gaixoari.

 

Eta Herz hitza kantatzea suertatzen bada,

emaiozue behar duen doinu eta keinua

mila zortziehun eta hogeita zazpigarren urteko

erromantikoak baikinan

eta gutarik batek

sendaezinezko gaitz lotsagarria bailuen.

Inork ez baitu inoiz gailenduko

gure ausartzia eta edertasuna.


 

Rikardo Arregi