Laponia

http://aittu.podomatic.com/entry/2007-12-27T13_28_46-08_00

Idazlea: ezezaguna - Irakurlea: Ane Zeziaga - Iturria: ezezaguna

Denboraren hasieran Jainkoak bi anaia munduratu zituen eta giro epel eta gozoko lurralde menditsua eman zien bizitzeko. Halako batean elurte bortitz batek lurralde hura astindu zuen eta bi anaiak elurpean hiltzeko zorian egon ziren.

 

Bata, babestearren, harpe batean gorde zen. Bestea aire zabalean gertatu eta elur-ekaitzari aurre egin zion. Atertu ostean biak onik zeuden. Ekaitzari aurre egin zionak munduko lurralderik hotzena hautatu zuen bizitzeko: laponiar guztien aita izan zen. Laponiarrak eta laponiera Laponiarren ezaugarri fisikorik nabarmenenak bi dira: txikiak izatea (batez beste 1,55 m-koak gizonezkoak eta 10 cm gutxiagokoak emakumezkoak) eta oso buru hezur txikia eta forma berezikoa izatea. Ilea, oro har, leun eta iluna dute. Aurpegia madari-itxurakoa da, masailak pixka bat irtenak eta azala olio-kolorekoa. Begiak gehienetan arreak edo marroiak. Beraz, fisikoki, bere bizilagunen, hots, eskandinaviarren, antzik ez dute. lkusmen zorrotza dute, baita zahartzaroan ere. Bere odol-sisteman anastomosiak dituzte (arteria eta zainen arteko ez ohiko loturak), horri esker tenperatura baxuak hobeto jasan ditzaketelarik. Indartsu eta biziak dira, ibilera arinekoak eta erresistentzia handikoak (l883an Amudsen exploradore norvegiarrak bi laponiar bidali zituen Groenlandiako barne-lurraldeak miatzera eta 57 ordutan eski gainean 460 km-ko ibilaldia egin zutela esan zuten itzuli zirenean. Inork ez zien sinetsi, baina bietako batek Suediako lasterketa batean parte hartu eta irabazi egin zuen: 21 ordutan 220 km ibili zen!).