Jentilkobako jentilak

https://vimeo.com/475363426

Arabako Egino herriko gizaseme bat mendir9_22-07_00a joan zen beste askotan bezala, baina zoritxarrez Jentilak topatu zituen eta beraien bizilekua zen Jentilkobara eraman zuten.

    Bertan, Jentil amon bat zegoen eta gizona ikustean esan zuen: 

    - Gibeltxo freskoak nahi ditut! Gibeltxo freskoak nahi ditut! 

    Eginoko gizona egoera larriaz ohartuta, ihes egiteko asmoz, tripak nahastuta zeuzkala eta beharrak egitera kanpora ateratzen uzteko eskatu zien. Jentilak gizonaren asmoak antzeman zituztenez, soka batekin hanka lotu zioten eta harkaitz baten atzera joateko esan zioten. Denbora gehiegi zeramala eta, zertan ari zen galdetu zioten, eta gizonak ez zuela amaitu erantzun zuen.

    Ondoren soka adar bati lotu zion, eta jentilek sokari ten egitean bertan jarraitzen zuela pentsatu zuten. Gizonak mendian gora ihes egin zuen, baina Jentilak konturatu zirenean, erabat oldarturik, txakur piztiak lagun zituztela gizonaren atzetik abiatu ziren. Baina, maldan gora zihoazela, une batean txakurrak eremu baten inguruan biraka hasi ziren, eta aztarna galdua izango zutela pentsatu zuten. Gizona alde eginda, urrun izango zela pentsatu zuten, eta haitzulora itzuli ziren. 

    Eginoko gizasemea ordea, haritz batera igota zegoen, eta horrelaxe jentilen atzaparretatik ihes egitea lortu zuen.