Ba al dakizue? Salburuako hezegunean, Boteñoko urmaelean, urtebetetze-festa handia antolatu dute, eta animalia urtar guztiak bertara gonbidatuta daude! Irene arrain hegats gorriak urte bat gehiago du bete, berak eta lagun guztiek horixe ospatuko dute. Aniak, uretako maitagarriak utziko dio etxea, bertan goza dezaten festa paregabea. 2 Aritz zapaburuak, haruntza eta honuntza, erraz mugitzen du gorputza. Gaur prestatu duten jairako pentsatu du opari egokia harentzako. Buruz behera dabil alde batetik bestera, eta, horrela, bira eta bira zurrunbilo bat sortzen ari da. Horra, zilar koloreko bide atsegina, gonbidatuak pasatzeko egina. 3 Xabier uhandre jauna, benetan txapelduna. Hondoko harriekin egiten baitu perkusioa. Prestatu duen abestiak Irene arrain hegats gorriari, egingo dio ilusioa. Erritmorik eta trebetasunik ez zaio falta Xabierri, bera izaten baita jai ororen pozgarri! 4 Marisa igel berdeak ez dauka presarik. Berak prestatu behar du sagar-tarta eta oraindik hor dago ohean etzanda. June, baso-igel jauzkaria, kezkaz betea, laguna esnatzera dator arin. Astiro kendu dio izara izutu ez dadin! Barregura itzela dauka Marisa igelak. Ohetik atera du hanka punta eta hor hasi da kantuka. Prest nago, banoa sukaldera orea prestatzera! KROAK! 5 Arkaitz apo pintatua eta Markel bere karramarroa laguna, hor daude prestatuta animatu nahian festa. Badakizue zein den sekula falta ezin den jolasa? -Ezkutaketa! –dio apo pintatuak. -Lohiaren azpian, lokatzetan bilduta, nor bilatu, nor susmatu, zaila da gu aurkitzea! –dio karramarroak. Ezkutatu egingo dira festan eta aurkitzen dituenari saria emango zaio bertan. 6 Andrea, suge gorbatadunak, ez zaituzte izutu behar. Eguzkiaren izpiak bere lepoan korapiloan dira, eta urmaelaren sakonean denak egingo du distira! . -Jaialdiko argiak nire lepoan daude biribilean, gau osoan iraungo dute ez gaitezen ibili ilunpean. 7 Ur gezatako dortoka Iban zerbitzari izango da harro-harro bertan. Erretilu handi bat eramango du bere oskolaren gainean. ihi-, malba zuri- eta menda-zukua nahi duenari eskainiz egarri denean. -Astiro ibiliko naiz, nire zukuak lurrera isuri ez daitezen maiz. 8 Carlota igaraba, kantari bikaina da. Nahiz eta gutxitan ikusi Salburuan gaur festara joango da bere orduan. Txit dotore jantzita, errepertorio paregabearekin girotuko du festa. -Do-re-mi-fa-sol-la-si… ahoa prestatzen behar dut hasi, kantuetako hots ederra ez dadin izan garrasi! 9 Zapatari raperoek, ilusioz beterik, dantza-koreografia daukate prestaturik. Hankak luze-luze eginda dabiltza aurrera eta atzera. Salto akrobatikoak eginez uretan uhinak marrazten dituzte bertan. -Jonathan, aurreratu egin zara! Gogoan izan saltoak eman behar ditugula guztiok batera! -dio zapatari dantzariak. -Despistatu naiz, egia, Hemen bainengoen bestaldera begira! Baina, egon zaitez lasai, Aurrerantzean adi egongo naiz -dio Jonathanek, zapatari despistatuak. 10 Heldu da une handia. Eskatzen zaion desioa beteko du Aniak, uretako maitagarriak. Kandelei putz egin baino lehen Irene arrain hegatz gorriak zera eskatzen du zoriontasunez: Hauxe da nire nahia: Ura zaintzen jakin dezagula gure bizitza izan dadin zoriontsua eta alaia.