Ginaren txupetea

Ipuina

“Noiz utzi behar duzu txupetea, Gina?”,  galdetu du amak.

“Inoiz ez”, dio Ginak. “Nire tupetea da!”

“Baina handia izandakoan, bota egin beharko duzu.”

Ginak ahoan sartu du txupetea.

“Ñoiz ez, ñoiz ez, ñoiz ez!”

“Orduan. Pik-nik batera joaten zarenean ere eraman egingo duzu?”

“Horixe! Eta alletak eta kokoate ere bai.”

“Eta piszinara joaten zarenean ere bai?”

“Bai! Tupetearekin buzeatuko dut.”

“Eta handitan ere txupetearekin joango zara lanera?”

“Horixe! Ni beti tupetearekin!”

“Ezkontza egunean behintzat ez duzu eramango, ezta?”

“Bai! Ondo emango du toineko polit-politarekin.”

Orduan, Gina paseatzera doa

Bat-batean otsoa agertu da. Otso zatar, gosez amorratua.

“Grrrrrhhh, jan egingo zaitut, ttattar hori!”

“Ai!”, dio Ginak. “Uti bakean!”

“Zer?”, dio otsoak, tutik ulertu gabe.

Eta Ginak berriro: “Uti bakean!”

Benetan, otsoak ez du ezertxo ere ulertzen. “Baina zer diozu?

Ginak txupetea kendu eta marru egin dio: “Gaiztoa eta antipatikoa zara” “Utzi bakean!”

Otsoak irakiten dauka odola.

“A bai, e? Gaiztoa eta antipatikoa naiz, hortaz? Oraintxe ikusiko duzu, neskatxa!”

Zarta!

“Tori, zupatu, honek lasaituko zaitu.”

Bat-batean, otsoak ez dauka Gina jateko gogorik.

Otso gaizto eta antipatikoa otso goxo eta atsegina bihurtu da.              

Irribarre batekin, basoan ezkutatu da.

Ez da sekula itzuliko.

Gina etxean sartu da.

“Non duzu txupetea?”, harritu da ama. “Galdu egin al duzu?”

“Ez”, dio Ginak. “Nik baino askoz gehiago behar zuen bati eman diot.”